Erabilpena

Jolasten hasteko, jaitsi Ikasitz jokoa zure Android edo IOS sistema duen tablet-ean.

Pantallazo_1

Jokoa zabaltzerakoan, playsakatzean, gai desberdinen artean aukeratu ahal izango dugu.

Pantallazo_2

Gai bakoitzaren barruan, gai horrekin lotutako pantaila desberdinekin topo egingo dugu.

Pantallazo_3

Nahi duguna aukeratzen dugun bezain laister, beheko aldean hitz bat agertuko zaigu. Gainera, ahots batek hitza irakurriko digu, umeari jokoa errazteko.

Pantallazo_4

Hitz horri dagokion marrazkia aukeratu beharko du umeak (14 segundu igarota, jokoak pistatxo bat emango du umeak nun sakatu behar duen jakiteko).

Pantallazo_5

Hortan datza jokoa, agertzen den hitza marrazkian ikutzen. Horrela, hainbat gairi buruzko hitz asko ikasiko dituzte zure seme-alabek.

Beste alde batetik, hasierako pantailan settings sakatzean, jokoaren soinua kudeatu dezakegu.  Baina jolasten ari garen bitartean soinua jaitsi edo igo nahi badugu, aukera dugu ere. Jokoa gelditzen dugunean, hainbat aukera ematen dizkigu eta bertan aurkitu dezakegu aurreko botoia.